miércoles, 28 de octubre de 2009

Gaia

Zergatik aukeratu dut hau gaia? Bada, egia esan bi arrazoiengatik: lehenengoa da irakasleak hezkuntzarekin erlazioa daukan blog bat sortzea eskatu digulako eta, bigarrena, rock musika irakastean dudan interesa.
Zergatik Rock Musika? Nire ustez, ikasleek ikas dezaten motibatu egin behar dira eta horretarako zaharturik gelditzen dira Bach edo Mozart-en lanak. Euren eguneroko musika erabili behar dugu eta gure buruari gezurretan ariko ginateke esango bagenu gaur egungo haurrek Rock musika entzuten ez dutela. Musika, musika da azken finean eta antzera lan ditzakegu curriculumean proposaturiko edukiak musika mota batekin zein bestearekin, ezberdintasuna umeen inplikazioan neta ikaskuntza-irakaskuntzaren esanguratsutasunean egongo da.

No hay comentarios: