Mostrando entradas con la etiqueta Lehen Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lehen Hezkuntza. Mostrar todas las entradas

jueves, 18 de febrero de 2010

Txango alternatiboa

Eskola garaian askotan joan gara umeei egokitutako musika klasikoko kontzertuak ikustera, baita opera didaktikoetara ere. Ez dut rock kontzertu batera joateko txangorik gogoratzen.

Practicum I-a egiten nengoela J. Sebastian Bach-en kontzertu bat ikustera joan nintzen umeekin eta asko aspertu zirela nabaritu nuen, nire garaian gertatzen zitzaidan moduan.

Seguru nago Rock talde bat dugun gehienok gustora egingo genituzkeela umeentzako rock kontzertu didaktikoak, zeren zain gaude?

lunes, 15 de febrero de 2010

Gorputz espresioa

Askotan gure gorputza musika tresna bat dela ahazten dugu, baita espresio modurik onairrizkoena eta adierazgarriena.
Egia da Rock-aren hezkuntzan, arlo praktikoa lantzeko, instrumentuen ezagutza praktikoa eskuratu behar dela eta trebetasun minimo bat lortu behar dela. Gorpurtza izango da, trebetasun hori eskuratu baino lehen, gure musika tresna eta honen bidez kanporatuko dugu musikak barnean eragiten gaituena.

Adibidetzat: Kings Of Leon-en Use Somebody abestia. (Oso aproposa parte ezberdinak dituelako eta horrek sentimendu ezberdinak adierazi ditzakeelako)




Ariketa (edozein adinetan):
-Musika ipini eta ikasleak gorputzarekin espresatuko dute entzuten dutena. (Komenigarria da hasieran begiak itxita edukitzea).

domingo, 14 de febrero de 2010

Historia

Hezkuntzan Rock musikak, bere osotasunean, ezinbesteko garrantzia du eta horrexegatik oso garrantzitsua da zer den eta nondik datorren jakitea; Rock n' Roll-a finkatuz Rock musikaren lehenengo pauso modura.

Lehen Hezkuntzako 2. ziklotik gorako ikasleei Rock-aren historiaren oinarrizko nozioak azaltzea komenigarria izango litzateke.