jueves, 18 de febrero de 2010

Txango alternatiboa

Eskola garaian askotan joan gara umeei egokitutako musika klasikoko kontzertuak ikustera, baita opera didaktikoetara ere. Ez dut rock kontzertu batera joateko txangorik gogoratzen.

Practicum I-a egiten nengoela J. Sebastian Bach-en kontzertu bat ikustera joan nintzen umeekin eta asko aspertu zirela nabaritu nuen, nire garaian gertatzen zitzaidan moduan.

Seguru nago Rock talde bat dugun gehienok gustora egingo genituzkeela umeentzako rock kontzertu didaktikoak, zeren zain gaude?

miércoles, 17 de febrero de 2010

Jarraitu beharreko adibidea 2.

Bizi garen gizarte kapitalista honetan kontsumismoak indar ikaragarria du eta, horrexegatik, publizitatean diru izugarria inbertitzen da. Iragarki batek, atzetik, ikerketa sakonak daramatza; ikusten dugun fotograma bakoitza aldez aurretik pentsatuta dago eta baita entzuten dugun ahots eta musika oro.

Azken urteotan rock musikak presentzia ikaragarria izan du publizitatean eta hori ez da kasualitatea. Zergatik? Rock-a gehiago gustatzen zaigulako eta gugan eragin handiagoa izango duelako gustoko dugun abesti bat daraman iragarki bat, aspergarria iruditzen zaigun abesti bat daramana baino.

Publizitatean bezala, ikasleak ikaskuntza prozesuan inplikatzea nahi badugu, motibagarriak diren musika ereduak eskaini behar zaie eta, nire ustez, Rock musika eredurik onena da.

Adibidetzat jarri dut honako iragarki hau (Coca-Cola 2009):




32 segundoko gabonetako iragarkia dugu. 15.segundutik aurrera Merry Christmas abestia entzun dezakegu baina moldaketa original batean, Rock bertsio bat da. Kasualitatea? Nik ezetz esango nuke.

martes, 16 de febrero de 2010

Jarraitu beharreko adibidea.

Palermoko Sounder eskolak rock hezkuntza plan bat proposatu zuen, Bigarren Hezkuntzan aplikatzeko, 2004.urtean eta Buenos Aireseko gobernuak onartu egin zuen.
INFORMAZIO GEHIAGO

Youtube tutorials

Musikari bezala esan behar dut musika tresna bat jotzeak munduaren beste ikuspegi bat ematen duela. Askotan pare bat akorde barruan duguna kanporatzeko tresnarik eraginkorrenak dira eta horretarako, eskola oraindik rock-a hezkuntzan sartzearengandik urrun dagoenez, youtube-n dauden tutorialak gomendatzen ditut; asko dira eta maila ezbedinetarako.

Adibidetzat nire klasekidearen, Josu Alecharen kanala uzten dizuet. Bertan kitarra elektrikorako hainbat tutorial topa ditzakezue. Gozatu!

http://www.youtube.com/user/josubisai

lunes, 15 de febrero de 2010

Gorputz espresioa

Askotan gure gorputza musika tresna bat dela ahazten dugu, baita espresio modurik onairrizkoena eta adierazgarriena.
Egia da Rock-aren hezkuntzan, arlo praktikoa lantzeko, instrumentuen ezagutza praktikoa eskuratu behar dela eta trebetasun minimo bat lortu behar dela. Gorpurtza izango da, trebetasun hori eskuratu baino lehen, gure musika tresna eta honen bidez kanporatuko dugu musikak barnean eragiten gaituena.

Adibidetzat: Kings Of Leon-en Use Somebody abestia. (Oso aproposa parte ezberdinak dituelako eta horrek sentimendu ezberdinak adierazi ditzakeelako)




Ariketa (edozein adinetan):
-Musika ipini eta ikasleak gorputzarekin espresatuko dute entzuten dutena. (Komenigarria da hasieran begiak itxita edukitzea).

Rock Hezitzailea

Rock musikak ez du balio musika kontzeptuak barneratzeko soilik, baloreak ere ikas ditzakegu hainbat abestien letrak entzunez. Rock kantu hezitzaile hauen bilduma ari da eratzen Arkaitz Lareki eta bere blogean ikus dezakegu zenbait eredu, oso erabilgarriak musika hezkuntzan erabiltzeko.

Erlaxazioa

PRACTICUM I-a egin nuenean konturatu nintzen umeek ez zutela une oro berdin entzuten eta ulertzen irakasleak azaldutakoa. Normalean jolastokitik datozenean askoz ere urduriago daude eta haien arreta nabarenki gutxitzen da. Horretarako, erlaxazioa proposatzen dut: Jolastoki osteko orduetan lurrean etzan, begiak itxi eta geldi geldi musika lasai bat entzun.

Askotan entzun dugu: "La música amansa a las fieras", eta ez dakit piztiak garen baina musikak lasaitzen gaituela argi dago.

Erlaxazioa lantzeko aproposa den kanta bat: