lunes, 15 de febrero de 2010

Rock Hezitzailea

Rock musikak ez du balio musika kontzeptuak barneratzeko soilik, baloreak ere ikas ditzakegu hainbat abestien letrak entzunez. Rock kantu hezitzaile hauen bilduma ari da eratzen Arkaitz Lareki eta bere blogean ikus dezakegu zenbait eredu, oso erabilgarriak musika hezkuntzan erabiltzeko.

Erlaxazioa

PRACTICUM I-a egin nuenean konturatu nintzen umeek ez zutela une oro berdin entzuten eta ulertzen irakasleak azaldutakoa. Normalean jolastokitik datozenean askoz ere urduriago daude eta haien arreta nabarenki gutxitzen da. Horretarako, erlaxazioa proposatzen dut: Jolastoki osteko orduetan lurrean etzan, begiak itxi eta geldi geldi musika lasai bat entzun.

Askotan entzun dugu: "La música amansa a las fieras", eta ez dakit piztiak garen baina musikak lasaitzen gaituela argi dago.

Erlaxazioa lantzeko aproposa den kanta bat:

"Ni plata ni religión", ROCK N' ROLL

“Un día estaba en clases escuchando lo de siempre,
ahí también sentí que eso me aburrió,
me veía programado y súper controlado,
y ahora mírame que feliz estoy,
no tengo plata ni religión,
pero tengo el rock & roll”

Paragrafo hau Arkangel taldearen "Ni plata ni religión" kantuan aurkitzen dugu, 1983ko Represión Latinoamericana diskoan argitaratua.

Hemen irudikatu digute Estatuaren, Elizaren eta ,azken finean, Eskolaren kontrola gugan; horrek suposatzen duen askatasun eza geu geure kabuz pentsatzeko. Argi dago eskolan ikasitakoa gugan eragin handia duela eta ikasi beharreko hori gutxi batzuek kontrolatzen dutela: Rock-ak horrekin bukatu nahi du!

Informazio gehiago: http://rockyeducacion.blogspot.com/

Filosofiaren oinarria (Frederic Sesé)

Altuago esan dezaket, baina sekula ere ez argiago.

http://www.fredericsese.cat/documents/el-pop-rock-en-el-aula.pdf


Bost minutu hartu eta goian utzitako web orrialdea irakurri, benetan pena merezi du.

domingo, 14 de febrero de 2010

Historia

Hezkuntzan Rock musikak, bere osotasunean, ezinbesteko garrantzia du eta horrexegatik oso garrantzitsua da zer den eta nondik datorren jakitea; Rock n' Roll-a finkatuz Rock musikaren lehenengo pauso modura.

Lehen Hezkuntzako 2. ziklotik gorako ikasleei Rock-aren historiaren oinarrizko nozioak azaltzea komenigarria izango litzateke.

Biffy Clyro

Aurreko ostegunean Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertuaren ostean Biffy Clyro banda eskoziarraren taldekideekin hitz egin ahal izan nuen. Haien abeslari eta gitarjoleak Simon Neil-ek esan zidan gaur egun musikaren sentimendua galtzen hasia dela eta horren errua umeek txikitatik musika eredu txarrak izatea dela. Telebista eta irratien bidez sentimendu gabeko taldeak entzutea inposatzen zaigu, etekin ekonomikoa ateratzea helburu duten taldeak.

SENTITU, GOZATU!!


Irakasteko, jakin behar.

Orain arte kontzeptu oso garrantzitsu bat ahaztu dut. Zelan musikarekin gozatzen irakatsi hezitzaileak gozatzen ez badu?

Irakasleen Eskolan Rock musikak oso presentzia gutxi du; antzinako musika eta musika folklorikoa nagusitzen da, egunotan irakatsi beharreko musika mota dela aitzakitzat hartuz.

Hezkuntza metodoa aldatzeko irakasle adituak behar dira, musikarekin benetan gozatzen dutenak.